XXXIV. LASARTE-ORIA SARIA
Pertsonen Saria
2025/2026 Izen Ematea Zabalik - Eskolar eta Federatua (2019 eta aurrekoak) + Parte-hartze Igeriketa
Pertsonen Saria
XXXIV. edizioa
2025/06/07, Maialen Chourraut Udal Kiroldegia
15:00etan hasita (izen emate kopuruaren baitan atzeratuko genuke)
Beroketa 14:00etan -- BEROKETA ANTOLAKETA (aurrerago)
25 metroko igerilekua eta Eskuzko Kronogailua
Izen emate plataforma:
FEDERATIO: RFEN, EIF-NIF eta GFA lizentziak
INPRIMAKIA: KEEF, FEDDF, FEDDI, FEDC, FEDPC eta FEDS lizentziak
Lizentzia hauek dituztenek antolatzaileari dagokien klase funtzionalaren ziurtagiria bidaliko diote, dela lizentziaren bidez edo dagokion federazioaren ziurtagiri bidez. Ziurtagiria info@buruntzaldeaikt.eus helbidera bidali beharko dute izen emate inprimakiarekin batera.
Behin behineko epemuga: 2025/06/03, 9:00.
Behin behineko zerrendak: 2025/06/04, 12:00.
Behin betiko serieak: 2025/06/05, 12:00
Aurtengoan 34 edizio egingo ditu gure sariak
Aurreko edizioan bezala, edizio honetan igeriketa zein igeriketa egokituko kategoria guztiei zabalik egongo den saio bat izango ditugu. Saio horretan erlojuz kontrako serieak izango ditugu eta horien emaitzen bidez izango dira sarituak kategoria desberdinetan. Guztiei aukera bera zabaltzeko ideia eta asmoarekin, aurtengoan Master kategoriari ere zabaldu dizkigu ateak.
Aurten ere berdintasunaren alde egiten jarraitu nahi dugu:
Serieak marka eta kategoria bidez osatuko dira, genero edo desgaitasunak/gaitasunak kontutan hartu gabe.
Sailkapena bakoitzak bere erreferentziazko taularen arabera lortutako puntuen baitan egingo dugu, igerilari guztiak berdintasun handiagoan ezarriz.
"A" Benjaminak: 2016an eta 2015ean jaioak. Proba bat gehienez + Australiarra.
"B" Benjaminak: 2014an jaioak. Proba bat gehienez + Australiarra.
Alebinak: 2013an eta 2012an jaioak. Bi proba gehienez + Australiarra.
Infantilak: 2011n eta 2010ean jaioak. Bi proba gehienez + Australiarra.
Juniorrak: 2009an, 2008an eta 2007an jaioak. Bi proba gehienez.
Seniorrak: 2006an eta aurez jaioak. Bi proba gehienez.
Masterrak: 2005ean eta aurez jaioak. Bi proba gehienez. Master lizentziarekin.
1.- 400 Libre Ale - inf - jun - sen - master
2.- 50 Tximeleta Benj A - inf - jun - sen - master
3.- 100 Tximeleta Benj B - ale - inf - jun - sen - master
4.- 200 Libre Ale - inf - jun - sen - master
5.- 50 Bizkar Benj A - inf - jun - sen - master
6.- 100 Bizkar Benj B - ale - inf - jun - sen - master
7.- 100 Lau Estiloak Benj B - ale
8.- 50 Bular Benj A - inf - jun - sen - master
9.- 100 Bular Benj B - ale - inf - jun - sen - master
10.- 200 Lau Estiloak Ale - inf - jun - sen - master
11.- 50 Libre Benj A - inf - jun - sen - master
12.- 100 Libre Benj B - ale - inf - jun - sen - master
13.- 400 Lau Estiloak Aleb - inf - jun - sen - master
Proba hauek txikienekin egiten ditugun kanporatze-probak dira, eta oso erakargarria da haurrentzat. Hainbat lasterketa egiten dira kortxerarik gabe igerilekuaren zabalera erabiliz, eta tirada bakoitzean parte-hartzaile bat kanporatzen da.
Amaiera ludikoa eta informala emateko erabiltzen dugu, haurrek ondo pasa dezaten.
"BENJAMINAK A" KATEGORIAN (2016 eta 2015)
Jaiotze urte bakoitzeko lehen 3 sailkatuak urrezko, zilarrezko edo brontzezko domina (Puntuen baitan, bateratua)
4. sailkatuak eta hurrengo guztiek brontzezko oroigarri domina (Puntuen baitan, bateratua)
Goxoki poltsa guztientzat
Lasarte-Oriako Udalak emandako "Tratu On Bat" motxila zakua guztientzat
"BENJAMINAK B" KATEGORIAN (2014)
Jaiotze urte bakoitzeko lehen 3 sailkatuak urrezko, zilarrezko edo brontzezko domina (Puntuen baitan, bateratua)
4. sailkatuak eta hurrengo guztiek brontzezko oroigarri domina (Puntuen baitan, bateratua)
Goxoki poltsa guztientzat
Lasarte-Oriako Udalak emandako "Tratu On Bat" motxila zakua guztientzat
ALEBIN KATEGORIAN (2013 eta 2012)
Jaiotze urte bakoitzeko lehen 3 sailkatuak urrezko, zilarrezko edo brontzezko domina (Puntuen baitan, bateratua).
4. sailkatuak eta hurrengo guztiek brontzezko oroigarri domina (Puntuen baitan, bateratua)
Goxoki poltsa guztientzat
Lasarte-Oriako Udalak emandako "Tratu On Bat" motxila zakua guztientzat
INFANTIL KATEGORIAN (2011 eta 2010)
Jaiotze urte bakoitzeko lehen 3 sailkatuak urrezko, zilarrezko edo brontzezko domina (Puntuen baitan, bateratua).
4.postutik 8. postura sailkatutakoek brontzezko oroigarri domina (Puntuen baitan, bateratua)
Goxoki poltsa guztientzat
Lasarte-Oriako Udalak emandako "Tratu On Bat" motxila zakua guztientzat
JUNIOR KATEGORIAN (2009, 2008 eta 2007)
Kategoriako lehen 3 sailkatuak urrezko, zilarrezko edo brontzezko domina (Puntuen baitan, bateratua).
4.postutik 8. postura sailkatutakoek brontzezko oroigarri domina (Puntuen baitan, bateratua)
Lasarte-Oriako Udalak emandako "Tratu On Bat" motxila zakua guztientzat
MASTER KATEGORIAN (2005 eta aurrez jaioak, master lizentziarekin)
Kategoriako lehen 3 sailkatuak urrezko, zilarrezko edo brontzezko domina (Puntuen baitan, bateratua). Lehen hiru sailkatuek domina jasoko dute haien erreferentziazko adin multzoko FINA/MULTIDISABILITY puntuen araberako sailkapenaren baitan.
Lasarte-Oriako Udalak emandako "Tratu On Bat" motxila zakua guztientzat
XXXIV. Lasarte-Oria Sariko Txapelduna FINA edo MULTIDISABILITY taulen baitan puntu gehien lortu dituen igerilaria izango da, baina ez da banaketarik egingo, hau da, erreferentzia hauek puntu kopurua modu bateratuan zehazteko erabiliko da. Igerilari horrek TXAPELA jasoko du. Hurrengo sailkatuek ere saria jasoko dute bosgarren posturaino.
1. sailkatuak TXAPELA, urrezko domina eta OGI BERRIk emandako krema edo nata pastela
2. sailkatuak zilarrezko domina eta OGI BERRIk emandako krema edo nata pastela
3. sailkatuak brontzezko domina eta OGI BERRIk emandako krema edo nata pastela
4. sailkatuak OGI BERRIk emandako krema edo nata pastela
5. sailkatuak OGI BERRIk emandako krema edo nata pastela
Lasarte-Oriako Udalak emandako "Tratu On Bat" motxila zakua guztientzat
Iker Gorostegui Blázquez - Buruntzaldea IKT
Miren Sarobe Etxeberria - Buruntzaldea IKT
Alatz Basterra - Elkar 64
Ibon Elola Pérez - Buruntzaldea IKT eta Oihan Matute Rebollo - Buruntzaldea IKT